Korrika Kulturalaren agenda webgune honetan ez ezik, eskuko telefonoetarako propio sortutako aplikazioan kontsultatu ahal izango da. Bestelakoak ere izango ditu: Korrikaren ibilbidea; martxoaren 19tik 29ra, unean uneko lekuko eramailea nor den jakin ahal izango dugu eta berrikuntza moduan, Korrikak irauten duen egunetan (martxoaren 19tik 29ra) burutuko den argazki lehiaketa. Egunero, jendeak bidalitako argazkirik onenek saria izango dute!
App-a laster egongo da Google Play eta App Storen deskargatzeko moduan.