Metropoli Forala 2015-03-17

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 17a, 12:20

Hilabete bat joan da Esteve Materrak duela hiru mende Bordelen argitaratutako 'Doctrina Christiana' liburua aurkitu zutela ikerlari zenbaitek. Lapurtera klasikoan idatzitako lehen lan hau Danimarkan aurkitu zuten eta orain, bertara joanen dira ikerketarekin jarraitzeko. Ekaitz Santazilia filologo iruindarrak eman dizkigu xehetasunak.

Esparza eta Barcinaren arteko aferaz mintzatzeko kazetari bi izan dira gurean: Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez eta Garako Martxelo Diaz.

Nola bizi ongi? Bizimodu onari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Tuteran. Horren aitzakian, hedonismoaz, plazeraz eta ongizateaz aritu gara Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin.

Iruñeko Orfeoiak 150 urte. Orain arte eginiko bideaz, gaur egungo egoeraz eta aurrera begirako proiektuez mintzatu zaigu Orfeoiko zuzendari Igor Ijurra zuzendariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!