Hauteskundeak 2015

Aldaketa ezkertiar eta zeharkakoa lortzea finkatu du IEk xede moduan, aurrekanpainako lehen ekitaldian

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 15a, 08:08

Larunbateko ekitaldi politikoan Parlamenturako eta hainbat udaletarako zerrendak aurkeztu zituen koalizioak.

“Eskarmentua, aniztasuna eta eraberritzea” irudikatu dituzte Nafarroako Parlamenturako, eta Iruñeko eta Tuterako Udaletarako prestatu dituzten Izkierda-Ezkerraren zerrendek. Nafarroako Antzerki Eskolan egin zuen larunbatean koalizioak ekitaldi politikoa. Parlamenturako zerrendan lehena Jose Miguel Nuin izanen da eta nabarmendu du, “aldaketa sakonarekin amaitu behar da hauteskundeen ostekoa, sozialki eta politikoki guztiz aldatzea nahi bada”. Nuinekin batera izan ziren ekitaldian Iruñerako zerrendaburua Edurne Egino eta Tuterarako zerrendan lehena Eneko Larrarte.

Koalizioak egin duen primarien indarra nabarmendu dute. “1.000 herritarrek hartu dute parte, eta gehienek ez dute Batzarrerekin edo Izkierda-Ezkerrarekin loturarik”, adierazi zuen Nuinek. Horregatik koalizioarentzat inoiz baino gehiago daude babestuak zerrendak herritarrengandik, hautagaiak aukeratzeaz gainera aukera izan dutelako zerrendaren hurrenkera erabakitzeko.  

“Nafarroak ezin du zain egon langileek, ikasleek … aldaketa eskatzen dute”, nabarmendu du Nuinek. Pobreziari aurre egiten jakin behar zaio, zerbitzu publikoak berreskuratzen eta oro har, politikaren eraldatzea lortzen”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!