Aurrekanpainari hasiera larunbatean emanen dio Izkierda-Ezkerra koalizioak. Ekitaldia eginen du Nafarroako Antzerki Eskolan eguerdiko hamabietan. Nafarroako Parlamenturako, Iruñeko Udalerako eta Tuterako Udalerako zerrendak aurkeztuko dituzte.
Jose Miguel Nuin, Edurne Egino, Eneko Larrarte, Marisa de Simon eta Txema Mauleonek hartuko dute parte larunbateko ekimenean, besteak beste. Izkierda-Ezkerrak beste behin, aldaketaren mezua zabalduko du larunbatean.