Hezkuntza Departamentuak iragarria duenez, 134 lanpostu eskaintzeko oposizioaren deialdia eginen du datozen asteetan. Lanpostu horietatik 100 irakasleentzat izanen dira; 35 gaztelaniazko haur hezkuntzarako, 15 gaztelaniazko lehen hezkuntzarako, eta guztiak Ingelesezko C1 mailarekin. Steilas sindikatuak dio "betebehar hori ez dela beste erkidegoetan eskatu".