Euskararen Legea, aldatzear

Bihar bozkatuko du Parlamentuak Euskararen Legearen aldaketa

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 17a, 11:51

Ezustekorik ezean, proposamenak Osoko Bilkuraren onespena jasoko du. Sortzenek 11:00etan elkarretaratzea eginen du legebiltzarraren aitzinean

Itxura guztien arabera, Euskararen Foru Legearen aldaketa onartu eginen du Nafarroako Parlamentuak datorren osteguneko osoko bilkurak. Aldaketa horren arabera, legearen araberako Eremu Ez Euskalduneko hezkuntza sare publikoan D eredua eskainiko da, aski eskaerarik izanez gero. Aldaketak ez du zehazten eskaera hori zenbatekoa izan behar den euskarazko lerro bat ireki dadin. Aurreikuspen guztien arabera, PSNk, Bilduk, aralar-Nafarroa Baik, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik aldaketaren alde bozkatuko dute, eta hartara aurrera aterako da, UPNk eta PPk kontra bozkatu arren. Sortzenek elkarretaratzea eginen du Parlamentuaren aitzinean, "emango den pausoari ongi etorria emateko, eta euskararen ofizialtasunaren alde lanean jarraitzeko deia zabaltzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!