2015/02/17 Goizeko 9etan eta eguerdiko 11etan

Konzentrazioa: Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea Nafarroa osoan.

Konzentrazioa: Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea Nafarroa osoan.
Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Nafarroa
Sortzen Elkartetik, datorren otsailaren 19rako, bi deialdi egin ditugula, jakinarazi nahi dizuegu. Jakingo duzuenez, egun horretan, "Vascuencearen Legearen" moldaketa baten inguruko bozketa burutuko da Nafarroako Parlamentuan. Hilabete hauetan asko eta sakon idatzi eta hitz egin dugu honetaz. Hemendik aurrera, zonifikazioa desagertu arte lanean jarraitu beharko dugu, nafartar guztiek hizkuntz-eskubide berberak izan arte, alegia. Alde batetik, goizeko 9etan, Plenora sartu baino lehen, agerraldia egingo dugu. Bestetik, eguerdiko 11etan, kontzentrazio bat deitu dugu, egun horretan emango den pausoari ongi etorria emateko, eta euskararen ofizialtasunaren alde lanean jarraitzeko deia zabaltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!