Transfobiaren aurkako apostasia

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko api. 10a, 15:19

Vaticanoko buruak ebatzi du: sexu-aldaketa duintasunaren aurkako urraketa da. Bai eta generoaren teoria ere. Sekulakoa!

 

Bat. Nola deitu Vatikanoko buruari: euskaraz bai ala bai aita santua erabiltzen dugu. Katolikoak ez garenok ez dugu alternatibarik. Hori dela eta, Franciscori Vatikanoko burua deituko diot,  ez dut aitatasun hitza jarri nahi bere karguaren ondoan. 

 

Bi. Apostasia. Horixe etorri zait burura Vatikanoko buruak egindako ebazpena irakurri eta berehala. 

 

Adin jakin batetik aurrera gaudenok bataiaturik gaude, baina gutako askok aspaldian utzi genion erlijio horrek agintzen dituen zereginak eta sinesmenak jarraitzeari. Hala ere, Eliza Katolikoak pertsona bataiatuen kopurua baliatzen du bere pribilegioak mantentzeko.

 

Iaz, Estatuan Trans eta LGTBI  legea onetsi zenetik, eraso anitzen jomuga izan dira pertsona hauek, hainbat komunikabidek  eta  sektorek bultzaturik.

 

Orain , Vatikanoko buruak onetsi berri duena sexu-genero askatasunaren aurkako eraso bortitza da, errefusatzeko modukoa. 

 

Noiz eta orain. 

 

Ez dut garbi zertara datorren orain honelako adierazpena, baina garbi dut hitzetatik harago, badugula bide bat Eliza katolikoaren ebazpenaren aurka egiteko: apostasia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!