Zentsura

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko mar. 13a, 18:33

Ez naiz oroitzen noiztik ez naizen Moreara joan, honelako merkatal gune handiak ez baititut gogoko, baina ahalegina egin beharko dut, LKN nafar egileak egindako obren erakusketa ikusi nahi badut kendu baino lehen.  

 

Kendu, aurreikusi baino lehen kenduko baitute, nonbait, hainbat pertsonak eta kutsu erlijioso elkarte batek egindako kexen ondorioz. 

 

Agidanean, talde eta pertsona hauek ez dute  adierazpen askatasunean sinisten eta zentsura egiteko boterea erakutsi dute.

 

Ez dute, besteak beste,  sexu bereko bi pertsonak elkarri musu ematen ikusi nahi , ezta besteok ikustea ere.  Ez dute  Amaia Monteroren aurpegia birgin baten gorputzean ikusi  nahi, ezta besteok ikustea ere. Finean, ez dute euren ideologiarekin bat ez datorrenik ikusi  nahi. Eta besteok ikustea galarazi nahi dute. 

 

Xedea lorturik: presioa egin dute eta lortu egin dute. Kendu eginen dute. Zentsura irabazle. 

 

Baina nahi gabe, edo, agian, albo-ondorioa da, hainbatengan ikustera joateko gogora piztu izanen dute, polemika hauen ondorioetako bat jakin-mina izaten da eta erakusketa ikustera joateko asmorik ez genuenok orain joanen gara ikustera. 

 

Martxoaren 22ra bitartean izanen da aukera obra ikusteko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!