Aste honetako hizpide nagusi euria izan da, edo, hobeki esanda, euriak sortu dituen oztopoak, trabak eta kalteak.
Eguraldia hizpide izatea kontu erraza da, baina azken urteotan beste modu batez ekiten diogu solasari. Eguraldi on edo txar kontzeptua oso erroturik badugu ere, bainak gehitzea gero eta ohikoagoak dira. Otsailaren hasiera espero ez genuen beroaldia izan dugu. Kontent eguzkia maite dutenak. Hala ere, hori esan eta berehala, "baina hau ez da normala"
Euriarekin antzeko zerbait bizi izan dugu Iruñean. Lehen eguraldi euritsua gorrotatzen genuen. Orain, zeruari begira egoten gara euria noiz eginen duen zain.
Aste honetan zeruak bere aurpegi onena erakutsi du: euria izan dugu, euri-erauntsia hobeki esanda.
Ezin gara kexatu. Agian, kexa bakarra da urak gainezka egiten duenean, horrek sortzen dituen kalteak. Baina orain, nik jarriko dut baina biribila: baina ez al ditugu guk okupatu urarenak ziren bazterrak?
Noizbait, hori ikasten eta benetan barneratzen dugunean, euria eta uholdeak beste modu batez ulertuko ditugu.