"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Joxean Artze euskal idazlearen baiztapen borobila da.
Esaldi horren helburuarekin bat egin izan dut. Euskaraz hitz egin behar dugu . Hala ere, baieztapen horren irmotasunak zalantza sortu izan zait behin baino gehiagotan. Nik gaztelania dut ama hizkuntza, eta 18 urte nituela euskara ikasteari ekin nion, euskaldunon hizkuntzan hegan egin nahian. Ez naiz euskaldun berria, euskaldun petoa naiz, euskaldun osoa. Euskara irakaslea eta euskara ikaslea. Hain da aberatsa gure hizkuntza!!!
Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna omen da. Ez da oso data ezaguna, eta pentsatzen dut Euskarabideak ez duela kontuan hartu hasi berri duen kanpaina egiteko. Bestelako xedea izan duelakoan nago: haurrak D ereduan eskolatzera animatzea.
Eskararekin gora eta gora beti dio leloak. Gora eta urruti erranen nuke nik. Ikasi dugunok badakigu zer nolako mundu zoragarria ireki digun euskarak. Halaber, urruti ailegatzeko aukera. Ni neu orain zuengana iristen ari naiz, zaudeten tokian zaudetela. Egin dezagun bat Euskarabidearen kanpaina horrekin eta anima ditzagun ingurukoak seme-alabak D ereduan matrikulatzera.