Otsailaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko ots. 14a, 15:55

Gaurko egunean, mundu mailan, ustezko jarduera erromantikoei ekiten jende askok. Ustezko diot, neurri handi batean propaganda kapitalistak bultzaturiko eta hedaturiko ospakizuna baita, derrigorrez ospatu beharrekoa.

 

Baina, hala ere, egun ere, pertsonen arteko harremanekin zerikusi handia duen bestelako nazioarteko eguna era bada: sexu-eta ugalketa- osasunaren eguna. 

 

Osasunaren Munduko Erakundearen hitzetan, sexu-osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialerako estatua da sexualitaterai dagokionez, eta ez gaixotasun, disfuntzio edo ezintasunik eza soilik. Sexu-osasunak sexualitatearen eta sexu-harremanen ikuspegi positiboa eta errespetuzkoa eskatzen du, baita sexu-esperientzia atseginak eta seguruak izateko aukera ere, inolako jazarpen, diskriminazio eta indarkeriarik gabe. Sexu-osasuna lortu eta mantentzeko, pertsona guztien sexu-eskubideak errespetatu, babestu eta bete-betean erabili behar dira

 

Gure inguru hurbilean, Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarrak, gaurko egunaren karietara, gomendio andana igorri  ditu bere sare sozialetan: GIBaren eta bestelako sexu-bidezko infekzioak detektatzeko probak egitea, prebentziorako materiala erabiltzea sexu-jardueretan, noberaren sexualitatea aske erakustea, elkarbanatutako plazera sustatzea eta, behar izanez gero, aholku eske joatea. 

 

Gaur, otsailak 14, eta egunero, jar diezaiogun arreta gure sexu-eta ugalketa- osasunari. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!