Nola egin aurre gorrotoari.

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko urt. 24a, 15:39

Hezkuntzaren nazioareko eguna den honetan, beste behin ere gogoratu behar dugu hezkuntza giza eskubidea, ondasun publikoa eta erantzukizun kolektiboa dela. 

 

Nazio Batuen Erakundeak 2018an sortu zuen nazioarteko egun hau hezkuntzak bakean eta herrien bilakaeran duen garrantzia goretsi eta ohartarazi nahian. 

 

Aurten aukeratu den gaia da nola egin aurre gorrotoari. Ez da xede makala. 

 

Gure jendartean gorrotoa erruz zabaltzen da: euskaldunen aurkako gorrotoa, bertze herrialdeetatik etorritakoen kontra, arau cisheteroa hausten dutenen aurka, ezgaintasunen bat dutenen aurka... 

 

Gorrotoak hamaika aurpegi ditu: izan bazterkeria, izan jazarpena, izan gutsiespena, izan gezurren hedatzea. Adierazpen horiek guztiek ondorio lazgarria dute. Hainbatek euren hitzekin sustatu eta bultzatzen dituzte. Beste hainbatek, zoritxarrez, jarrera bortitzak erakusten dituzte. Eta horiei guztiei nola heldu jakin behar dugu irakasleok.

 

Ezin bukatu hausnaketa txiki hau Gazako zerrendako haurrak aipatu gabe. Ez dakit zer sentituko duten. Ez dakit sionismoaren kontrako gorrotorik sentituko ote duten. Baina bai, berriz, badakit sionismoak Gazako haurrak gorrotatzen dituela. 

 

Nola egin aurre horri?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!