Zertan daude diskriminaturik?

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko urt. 18a, 15:46

Atzo goizean aho bete hortz utzi ninduen   berri bat  aditu nuen irratian : gizonen ia bitik bat diskriminaturik sentitzen dira. Emakumeen artean ere, ia herenak, egungo gizartean gizonak bazterturik dauden sentimendua omen du. Eta datuok, are kezkagarriagoak mutil gazteen artean:  gehiengoa da berdintasunaren aldeko politiken ondorioz, gizonak diskriminatuak direla sinisten dutenak. 

 

Hori aditu eta berehala, burura honako galdera hau etorri zait: zertan daude bazterturik? 

 

Inkesta berean gizon eta emakumeen arteko desberdintasun soziala dagoela aitortzen omen du gehiengoak. Orduan, zer gertatzen ari da? 

 

Berdintasunaren aldeko politikoen kontra, eta berdintasunaren ardura politikoa izan dutenen kontrako kanpainak euren emaitza izaten ari dira. Ongi asmatu dute, nonbait. Horixe da, hein handi batean, eskuinaren arrakasta: sentimenduetara jotzen dute. Arrazoietatik harago, sentimenduetara jotzen dute, eta hori aldatzea zailagoa da. Hamaika adibide eta egoera jarrita ere, haiek euren sentimenduen lubakian sartzen dira eta ateratzen direnean, erasoari ekiten diote. 

 

Orain, horri nola egin aurre aztertu behar da. Ez da kikiltzeko unea, ezta atzerapausorik emateko mementorik ere.  

 

Euren sentimenduen aurrean, guk arrazoiak eta adibideak jarriko ditugu. Zeregin konplexua dugu berdintasunaren aldeko borrokan ari garenok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!