Itziar Castro aktorea aurreko astean hil zen 46 urte zituela, nonbait, bihotzekoak emanda .
Emakume ikusgarria zen Itziar Castro, emakume lodia, eta horixe bera izan zuen ikur bere bizitzan zehar, bai eta - nahi gabe - hil ondoren ere.
Kritika zorrotzen jomuga, baina hori lodiek ederki ongi dakite: pertsona lodiek besteen begirada aztertzaileak, zentsuratzaileak, susmagarriak nozitzen dituzte.
Behin honako hau esan zuen: "Jendeari ez zaio gustatzen ni bezalako jendea ikustea".
Kritikatua izan zen bere genero adierazpenagatik, irri egin zioten ezjakinek hil baino lehen eta ondoren. Baina Itziarrek adorez erantzuten zien kritika guztiei, beldurtu gabe, inoren laguntzaren eskean ibili gabe. Beste hainbatetan, ez entzunarena egin nahiago izaten zuen, beti erantzutea ez baitu merezi. Itziar beti tinko.
Lodifobia norbanakoaren edo besteen loditasunari beldurra edo atsekabeari erreferentzia egiten dion hitza da eta Itziar lodifobiaren aurkako borrokalari sutsua zen. Nork bere gorputza ikusteko modua aldatzen saiatu zen, eta horretarako bere gorputzaz baliatu zen, hitzetatik harago: eszenatokian biluzik, zen bezalakoa agerian utziz. Harro.
Galera handia da askotariko gorputzen borrokan. Bihar pertsona lodien eguna da Estatu mailan. Itziarrek izanen zuen zer esan, izanen zuen zer aldarrikatu.
Beti gogoan.