Euskara hizpide eta bidaide

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2023ko aza. 8a, 15:17

Bihar, azaroak 9, LABAn mintzaldia izanen da: EUSKAL DISKUNTZA.
Antolatzaileek eta hizlariek hizpide izanen dituzte askotariko sexu-generoak izendatzeko eta izateko sexu-genero disidente euskaldunok euskaraz izan ditugun eta egun ditugun baliabideak; eta, ezinbestean, galdera bat: euskarak baliabide nahikorik ematen ahal digu garena izendatzeko, garena bizitzeko?

Hausnarketa interesgarria, eta hausnarketatik harago, aukera ona modu kolektiboan egiteko, betiere, elkarri adituz, mundua ere adituz eta gure kasuan munduan aditzen den hizkuntzarekin. Ahalduntze kolektiborako ekimena da XOKA jardunaldiaren lehenengo solas hau.  

Baina hizkuntza hizpide izateaz gain, euren emanaldietan euskara bidaide duten hainbat kideren testigantzak ezagutzeko aukera izanen dugu heldu den asteko astearte eta ostegunean, LABAn eta Nafarroako Antzerki Eskolan

Hiru proposamen euskara hizpide izateko, bidaide izateko, ahalduntze kolektiboa egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!