Estatuak, sistemak berak, kontrolpean izan nahi ditu biztaleak. Erantzuen beldur dira, oldarraldien beldur.
Kamarak non-nahi ikusten ohitu gara. Segurtasuna aitzakia dela, kale kantoietan ikusten ditugu, gu zelatatzeko, gu kontrolatzeko.
Beste koxka bat aitzinera egin dute jendartean kontrolean: orain, nonbait, Palestinarekiko elkartasun keinuak debekatzeko bidean daude. Eta hau guztia Europan gertatzen ari da. Bai, Europan. Ustez demokatrikoa den Europa honetan.
Palestinarekiko elkartasun-manifestazioak mugatzen ari dira, bai eta ikurrak erakustea debekatu ere. Bi adibide ditugu gure etxean: Maulen eta Eibarren.
Europan barrena dago askatasun zibilen aurkako estatuen kontrol asegabea. Estatu Espainolean ez ezik, Frantzian eta Alemanian ere ezartzen ari dira neurri murriztaileak.
Frantzian, manifestazioak debekatu dituzte. Alemanian, Polizia bera Palestinako banderak eta zapiak kentzen aritu zen aurreko asteburuan. Erresuma Batuan harago egini dute eta delitu kriminaltzat jotzen dute Palestinari elkartasuna erakustea.
Ezin gara mutu geratu. Sarraskia da nagusi Gazako lurralde okupatuetan eta Palestinak, inoiz baino gehiago, elkartasuna behar du. Laguntza behar du. Estatuen traben gainetik, sinoismoaren atzaparretatik harago, elkartasuna eta laguntza.