Nor da dragen beldur?

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2023ko ira. 20a, 15:01

Amerikako Estatu Batuetako errepublikanoen artean bezalaxe, hemen ere
hainbat ahots kontserbadore aditu dira dragen ikuskizunen aurka.
Dragen ikuskizun hauek ez omen dira haurrentzat egokiak eta beste
behin ere doktrinamendu hitza aipatzen dute.

Askotariko genero adierazpenak agertzearen kontra daude pertsonak
dira, ezbairik gabe; eta egia esanda, ez dakite zer den draga; edo ez
dute jakin nahi.

Drag adierazpenak, besteak beste, askatasun adierazpenak dira, genero
rolekin bukatzeko agerraldiak; hitz bakar batean erranda, askatasuna.
Bestelako ikuskizunetan gertatzen den bezala, tokia, ordua eta
momentuaren arabera, publiko jakin bati begira egindakoak dira, baina
haurren begibistatik kentzea zensura da.

Haurrek erreferenteak behar dituzte euren bide propioa eraikitzeko eta
behin honelako ikuskizun bat ikusita aldatzen badira, euren onerako
izanen da. Hor ikusi izanen baitute nahi dutena izateko eskubidea
dutela.

Horren beldur dira, bai: haurren askatasunaren beldur.  Eta haurrak
erabiltzen dituzte euren aldarri murriztaileak egiteko.
Cisheteroauraua hausten duen ororen kontra egiten dute.

Eta horri aurre egiteko, garbi dugu erantzuna: edonon ikusiko
gaituzte, ezkutatu gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!