I letraren tenorea

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2019ko api. 2a, 12:53

LGTBI akronimoaren ezagutza gero eta handiagoa da. Hala ere, jende askok zailtasuna du I letra definitu eta horren atzean dagoen aldarrikapena esateko.

Ezezaguna bezain ikusezina da. Zenbatek ezagutzen du pertsona intersexual bat?

Kattalingorriri esker, aurten ere ZINEGOAK-ek, sexu–, identitate– eta genero–aniztasuna lantzen dituen zine-jaialdiak 3 emanaldi antolatu ditu Iruñean.

Gaur, zortzietan EZ EVA, EZ ADAN. INTERSEX KONTAKIZUNA izeneko filma ikusteko aukera dugu GOLEMetan. Berez, hausnarketa filma da. Intersex diren pertsonek euren gorputzaz jabetzeko eta euren identitate propioa eraikitzeko bideei buruzkoa.

Pertsona intersexualen bizipenak eta aldarriak ezezagunak dira. Ikusezintasuna, bazterketa eta mutilazioa nagusi izaten dira ia munduko txoko guztietan, baita hemen ere, normalean intersexual jaiotzen diren haur askoren jaiotzako sexua kirugiaren bitartez erabakitzen baita.

Azken urteotan desio aniztasuna zer den ikasi dugu. Genero aniztasuna zer den ikasten ari gara.

Orain I letraren tenorea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!