Kontraesanak

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2019ko mar. 5a, 14:37

Parlamentuko Bozeramaleen Batzordeak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunenerako antolatu diren ekitaldiekin. Era berean, greba feministan parte hartzera gonbidatu du.
Hauexek atzo ahoz batez onartutako ebazpenaren lehenengo bi puntuak. Garbi dago itzela dela honelako ebazpena onartu izana, eta are gehiago aho batez onetsi izana.
Harrigarria egin zait Nafarroako eskuin-alderdi nagusiaren aldeko botoa. Noiz eta berdintasuneko legeei eta hauen benetako garapenei alergia dien alderdiarekin koalizioa egitea erabaki duen aste berean.
Baina aurrekoa bezain harrigarria egin zait Hezkuntza Departamentuaren ikastetxeetarako gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituen ebazpena: Lehen Hezkuntzan, esaterako, hiru unitatetatik batek lan egin behar du. Herenak. Bigarren Hezkuntzan lautik batek.
Sindikatuekin negoziatu gabe. Inertziak gainditu ezinik dabil Departamentua.
Kontraesana iruditzen zait.
Gauzak honela, orain familien esku dago hezkuntzako grebaren arrakasta. Horrexegatik, berdintasuna denon kontua delako, familiek badute zereginik Martxoaren 8an: seme-alaba txikiak ez eramatea eskoletara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!