Orain bai. Orain 2019 urtean bete-betean sartu garela esaten ahal dugu.
Irakasleok lehenengo eskola eguna dugu eta, urtarrilaren 8an hau aditzea arraroa egiten bada ere, urte berri on bat baino gehiago aditu izanen da goizean goizetik.
Hemen, Nafarroan, hezkuntzak maiatzeko hauteskundeetan berebiziko garrantzia izanen du. Aldaketa gobernua higatzeko tresna.
Eta nola ez, hezkidetzak eztabaida guztien zetraltasuna izanen du. Noiz eta orain. Noiz eta emakumeen aurkako eraso sexista eta talde-bortxaketa lazgarri gehiago ezagutzen ari garen honetan. Inpunitate ustearen itzalpean.
Asaldatzearekin ez da nahikoa. Kartzela zigor gogorragoak eskatzearekin ez da nahikoa. Erroetara jo behar dugu, eta aurre egin, etorkizunari begira.
Testuinguru kezkagarri honetan eskuina Eskolaeri planto egin nahian. Etxeko bortizkeria deitu nahian.
Ulertezina.
Ez dituzte erroak ikusi nahi.