Konpromisoak

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2018ko aza. 27a, 13:26

Euskaltegiko A2 mailako ikasleak belarri prest dira. Klasean euskaraldia zer den landu dugu eta denen artean konpromiso kontratua prestatu eta sinatu egin dute.
Besteak beste, konpromiso hauek hartu dituzte:
- 11 egun hauetan txapa daramaten guztiekin euskaraz hitz egiten saiatuko dira.
- Euskaltegian, klasean eta atsedenaldian euskaraz hitz egiten saiatuko gara
- Lankide euskaldunekin euskaraz egiten saiatuko dira.
- Dendetan, tabernetan lehen hitza euskaraz eginen dute eta euskaraz eskatzen saiatuko dira.
- Euskal irratia egunero entzunen dute
Bigarren urtea dute euskara ikasten eta gogo handiz bizi dute Euskaraldiaren erronka. Beldur dira, baina hamaika egunetan hamaika aldiz saiatuko dira ohiturak aldatzen.
Erronka ez da makala, baina kontu garrantzitsu bat jakin behar dute: aho bizi garen guztiok haiek langutzeko konpromisoa hartu dugu, eta badakigu denon lankidetza inportatea dela, denok euskal komunitatea osatzen dugulako.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!