Hasi berria dugun ikasturte honen gai nagusienetako bat maiatzeko hauteskundeak izanen da.
Agertu berri diren inkesten arabera, gaur egun Nafar Gobernua eta Udal nagusiak sostengatzen dituzten 4 alderdiek errepikatzeko aukera izanen dute.
Seguru nago deus gutxi barru Nafarroan gehien irakurtzen den egunkarian beste inkesta bat agertuko dela eta kontrako emaitza agertuko dela.
Datozen hilabeteetan ongia eta gaizkia dantzan ikusiko ditugu. Nafarroan editatzen diren bi egunkariak lehia bizian izanen dira Gobernu honek eta udal agintari hauek zeinen ongi, edo zeinen gaizki, egiten duten guztia erakusteko. Irratiak ere lehiakide.
Gobernuan izateak edo oposizioan egoteak bestelako ardurak dakartzala ikusi dugu. Bai eta sufritu ere. Orain inoiz ez bezalako eskarmentua dugu urte hauetan aurrera eraman duten politika ebaluatzeko eta alderdi bakoitzak erakutsi duen jarrera aztertzeko.
Inkestak inkestak dira. Maiatzean bozka ematen dugunon benetako epaia etorriko da. Bitartean, segi dezagun aldaketa egiten; baina, ahal bada, benetako aldaketa.