Jazzaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2018ko api. 30a, 11:53

Kasualitatez, gaur, apirilaren 30a, jazzaren nazioarteko eguna dela ikusi berri dut.
Nazio Batuen Erakundearen arabera Jazzak hesiak hautsi eta elkar ulertzeko aukerak sortzen ditu; askatasun adierazpen modu bat da; bakearen eta batasunaren sinboloa da; pertsonen arteko eta komunitateen arteko tentsioak leuntzen ditu. Berrikuntza artistikoa bultzatzen du eta kulturen arteko elkarrizketa sortzen du.
Honetaz gain, genero berdintasuna sustatzen du eta eraldaketa sozialean gazteek duten papera indartzen du.
Beraz, jazza egokiena da kaleko borrokak laguntzeko.
Iruñean manifestazio jendetsuak ikusi ditugu berdintasunaren alde, justizia eske, eta justizia eza salatzeko. Hiruretan emakume eta gazteen presentzia nabarmena izan da. Asko dago jokoan, eta sustraietara jo behar dugu benetako justizia eredua lortuko badugu.
Ez dakit jazza lagungarria izango ote den helburu hori lortzeko, hala dela sinetsi nahi dut; baina garbi dut jendarte osoaren inplikazioa beharrezkoa dela genero berdintasuna benetan sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko.
Une gogorrean gaude, mindurik. Kode penalaren zigor-kultura patriarkatuaren mesedetan dago. Sistema patriarkalak diktatzen du zein justizia eredu izan behar dugun eta zein kode penal.
Justizia eredu hau irauli behar dugu,  jazzak lagunduta, edo bestelako musikak adituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!