Aitaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2018ko mar. 19a, 13:10

Ez dut inoiz gustuko izan aitaren eguna bezalako egunak ospatzea. Are gutxiago ikusten dudanean negozio hutsa bihurtu dela, kontsumoa bultzatzeko beste aukera bat.
Iritziak iritzi, badira aitak etxe askotan eta euren papera aztertzea merezi du: zer den gaur egun aita izatea, nola aldatu den, nolako rolak ari diren hartzen, zertan ikasi behar duten…
Astelehen lilak honelako zerbait pentsatu izanen du “Gizonak, maskulinitatea eta aitatasunak, berriak ote? izeneko gaurko mahai-ingurua antolatu duenean Condestable Jauregian.
Hiru gizon diferente hiru aita ereduaz solasteko. Hiruek gauza bat dute komunean: euren maskulinitate eredua aztertu egin dute, moldatu eta hortik abiatu dira nolako aitak izan nahi duten eraikitzen hasteko.
Aitatasuna ere eraikuntza soziala delako. Generoarekin batera eraikia.
Aitatasun eredu tradizionala krisian dago. Oso erraza da esatea zer ez dugun nahi; orain zer nahi dugun eraikitzeko momentua da, eta bide horretan pribilegioak eta zamak aztertu.
Mahai inguruan ez dugu erantzun magikorik adituko, nork berea eraiki behar duelako: bakarrik, emakume batekin, gizon batekin, taldean…
Ongi etorri hausnarketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!