The square

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017ko abe. 11a, 12:49

Atzo Europako zine sarien banaketa izan zen. Ekitaldian sari garrantzitsuak eman dizkiote The Square filmari. Iruñean dugu ikusgai.
Zuzendariak Europarron hipokresia eta norabide eza agerian utzi nahi izan ditu eta horretarako umoreaz baliatu da. Barregarri bezain negargarri. Kritika zorrotza lehen munduko bizimodu aurreratuari. Kontinente zaharreko biztanle asko eta askoren dekadentzia agerian.
Besteekiko ez ezik, gurekin batera bizi direnekiko harremana berrikusi behar dugula agerian geratzen da filme osoan. Noraezean dabilen jendarte ereduak mesfidantzatik aldendu eta bestelako zubiak eraikitzeko beharra ondorioztatzen da. Nola ikusten dugun geure burua, nor garen gu, eta nola ikusten ditugun gu bezalakoak ez direnak, besteak.
Jendearengan sinesten duzu? Bai? Ez? Honelako galdera zuzena egiten digute filmean. Erantzunaren arabera ibilbide diferentea eskaintzen dizute. Abiapuntu erakargarria, kontraesanak agerian, mesfidantzak nagusi.
Karratuaren garrantzia, karratua betetzen duenaren garrantzia. Gure karratua, gure plaza. Gurea. The square.
Eta sari banaketa abenduaren 10ean izan da, giza eskubideen eta pertsona migranteen Nazioarteko eguna aldarrikatzen dugunean. Hau paradoxa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!