Gaur ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017ko aza. 27a, 12:57

Azaroaren 25aren egunaren harira, ekitaldi mordoa antolatu dira han eta hemen emakumeenganako indarkeria sexista arbuiatzeko eta egoera gainditzeko.
Denetarikoak ikusi ditugu: xumeak eta entzutetsuak, instituzioek antolatuak eta talde feministek deituak, eremu pribatuetan eta kaleetan. Denak beharrezkoak.
Mugimendu feministak aurten erabili duen leloak arreta deitu dit: erraietatik azalera. Arreta diot hor, erraietan, hor metatzen direlakoz mina eta haserrea.
Era berean, jendartearen erraietan dagoen matxismoa azaleratu nahi izan dute, eta gogora ekarri dute salaketa den askotan, kexa den askotan ere bi, zalantza mingarria hedatzen dela. Ez zaizkie bizitakoak sinesten. Zalantza eta susmoa agertzen duten jarrera hauek otzantasuna bultzatzen dute, ez dute salatzera animatzen, eta menpekotasuna eta egoera baztergarria betikotzen dute.
Nik sinesten dizut. Nik sinesten dizuet.
Heteropatriarkatuak ongi errotuak ditu sare guztiak eta egunero-egunero emakumeek jasaten dituzten bortizkeriak ez dira esku more lila batean sartzen, ezta egun bakar batean konpontzen ere.
Erraietatik azalera, gaur ere bai, eta bihar, eta etzidamu, eta segi dezagun hurrengoetan.
Mina eta haserrea erraietan metatzen dira; estrategia, berriz, buruan. Astin dezagun burua , bada, eta ekin diezaiogun berdintasunaren aldeko borrokari. Gaur ere bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!