Txolarreak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017ko mar. 22a, 12:18

Aste honetako astelehenean, martxoak 20, udaberrian sartu ginen egun berean, txolarreen eguna izan zen. Miguel Hernandez poetak txolarreak, kurloiak, hegan egiten duten haurrak direla esan zuen “El gorrión y el prisionero” olerkian. Olerkian azpimarratzen da euren borroka argian existitzeko, munduaren isiltasun beldurgarrian, algara betean, tinkoa, utziezina. Mota askotako arriskuak bizi dituzte eta horiek guztiak amaierarik gabeko gaztetasun senak ematen dizkien segurtasun eta trebeziari esker.

Batzuek maitatu, besteek gorrotatu. Izan ere, ageriko eta ezkutuko etsaiak dituzte, han eta hemen.

1958. urtean Mahok, laborantzaren ekoizpena handitu nahian, txolarre guztiak akabatzeko agindua eman zuen. Txolarreak ez ezik, saguak, euliak eta eltxoak ere. Naturarekiko errespetu itzel honen ondorioz, izurriteak sufritu zituzten Txina osoan eta 16 milioi pertsona baino gehiago hil ziren gosez. Bioaniztasunaren aurkako eraso honek Naturaren erantzuna izan zuen.

Nik haur transexualei eta txolarreei antza handia hartu diet aste honetan. Haur hauek ere existitzeko eskubidea dute, munduaren isiltasun beldurgarrian, algara betean, tinko, agerian.

Atzo, martxoak 21, genero aniztasunaren aurkako erasoa izan dugu gure lurraldean. Kurloiak laborantzako pozoien ondorioz hiltzen dira gure inguruan, eta transfobiak pozoiz beteriko autobus laranja ekarri du gure herrira genero aniztasunaren kontra egiteko.

Garbi dut: kurloiak eta haur transexualak defendatu behar ditugu pozoien kontra. Denon ardura da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!