LOMCEri Ez!

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2016ko urr. 19a, 13:09

Urriaren 26an ordu beteko lanuztea deitua dago LOMCE legeari, murrizketei eta errebalidei ezetz esateko. Ordu betea gutxi da lege honek dituen ezaugarri kaltegarri eta perbertso guztiak aipatzeko; bai, berriz, aski izan daiteke hezkuntza komunitate osoak bat egiten duela horren kontra Administrazioei erakusteko.

Gure sistema publikoak murrizketa dinamika jasanezina pairatu du azken urteotan eta, hitzetatik haratago, Hezkuntza Sailek deus gutxi egin dute. Hezkuntza bera ere merkatuen beharren menpe jarri dute, eta errebalidez baliatzen dira ideologia neoliberala eta metodologia jakin bat inposatzeko. LOMCEk curriculum desoreka ekarri du eta sormena eta pentsamendu kritikoa alde batera uztea du helburu.

Estatutik datorren deia da, eta hemengo bi euskal sindikatuk erronka hartu eta pilota bota dote Administrazioen teilatura: Euskal Herrian gure Hezkuntza! Bestelako eredua nahi dugu gure herrirako. Nekez ulertzen dut helburuarekin bat eginda ere, deialdiarekin bat egiten ez dutenen jarrera.

Estatu Mailako bi sindikatuk ere bat egin dute deiarekin, eta LOMCE, errebalidak eta murrizketa salatzea dute helburu.

Ez al da arbuiagarria Nafarroako eta Erkidegoko Gobernuek LOMCEren aurrean erakutsi duten sumisioa?

Luza diezaiegun erantzun bateratua pankartaren atzetik eta kalean kalitateko hezkuntzaren alde.

Urriaren 26an ere, LOMCEri ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!