Iruzurra Hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2016ko api. 5a, 12:28

Hezkuntzako sindikatu guztiek, aho batez, interinoen kontratazioa arautzen duen Agindu Forala aldatzeko premia aldarrikatu zuten irailean. Sindikatuen artean bi joera nagusitu dira: batetik euskal sindikatuek defendatu dutena, eta bestetik espainolena, hizkuntza apartheid mantentzearen aldeko apustu komuna egin dutenak.

Baina puntu honetatik harago, badira bestelako puntu garrantzitsu batzuk: oposizioaren azterketaren balioa, baremoa, birmaremazioa, izangaiak deitzeko moduak, zerrendetatik kanporatzeko arrazoiak, zerrenden irekiera... Hauek – eta beste batzuk ere bai- ez dira kontu makalak, lan baldintzez ere ari baikara. Milaka pertsonaren etorkizun hurbil eta ertaina jokoan dago, eta aldaketek ekartzen ahal dituzten ondorioak ongi aztertu beharra dago.

Sakon eta tentuz aztertu ondoren, sindikatuei aurkeztutako proposamenean atzera egin ezean, eskoletako hizkera erabilita, “oso gutxi” jarri diot nik Mendozaren proposamenari.

Mendozak lehengo taldea mantendu zuen. Eta beste behin ere ikusi dugu Iribasen gobernuan ibilitako arduradunak nekez izanen direla aldaketaren protagonista. Ez dakite bestela jokatzen, eta araudiaren aldaketa bera probestu dute hainbat puntutan euren filosofia atzerakoia sartzeko. Mendoza konplizea, edo Mendoza pardaidea.

Interinoen zerrenden kudeaketa berria iruzurra da. Agian, kontseilaria bera da iruzurra, eta gobernu honetan Mendoza, eta bere taldea, mantendu bitartean, hezkuntzan benetako aldaketa atea joka dabilela esan behar dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!