Krisia hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2015ko ira. 22a, 12:56

Aste honetan, berriro ere, hezkuntzan UPNren izar proiektua zen PAI hizpide dugu
Nafarroako Parlamentuan. Ez da lehenengo aldia, baina bai bestelako gobernua dugunetik. Tinko
eutsi diote PAIren defentsari aurreko gobernuak sostengatu dituzten alderdiek. Mendozak bere
jarreraren azalpena hobeki ematen ikasi du. Bide onetik doa esaten duenean ongi definitu behar
direla objektiboak. Hizkuntza politikaz ari gara.
Euskara ezin omen da inposatu; ingelesa, berriz, bai. Hitz potoloak erabiltzen dituzte
PAIren defentsan: ingelesa ikasteko berdintasunaren hondamendia ekarriko du PAI desagertzeak.
Krisia hezkuntzan . Krisiek alde positiboa ere badute: jendartearen pentsamoldeak astindu
ederra hartzen du, eta bestelako mundua posiblea dela ikusteko aukera zabaltzen da. Ausardia behar
da krisietatik ateratzeko, bide berriak jorratzeko. Horixe ikusi nahi dut Mendoza jaunarengan.
Orain, aukera ezin hobea dugu atzerriko hizkuntzen plangintzaz ez ezik, bertako hizkuntzen
irakaskuntzaz ere mintzatzeko, eta horretarako sosegua beharko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!