Gizatasunaz

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva

Palestinarren aurkako sarraskiarekin jarraitzen du Israelek eta haren konplize diren guztiek. Ez da soilik azken urte eta erdiko kontua, jakin baitakigu Palestinaren aurkako jazarpena ulertzeko hamarkadak atzera jo behar dugula, mendebaldeko agintari boteretsuen adostasunarekin lurralde hura kolonizatzeko eta haien nahia inposatzeko baimena eman zieten hartara. 

Gogoan dut Kataluniako erreferendumaren gaineko erreportaje bat egin behar nuenekoa. Atzerriko kazetari bati galdetu nion ea uste zuen kanpotik esku hartuko zuten edo ez. Haren erantzuna ezeko borobila izan zen, hau da, oso muturrekoa izan behar du egoerak herrialde baten erabakiak eta jokaerak eten nahi izateko edo hari kargu hartzeko. Ez al da, ordea, gehiegizkoa Gazako zerrendan gertatzen ari dena? Zer gehiago behar du munduak erreakzionatzeko?

Berdin dio jada etikak, moralki zuzena denak. Lasaiki egiten dituzte antzinako garaikoak diruditen adierazpen xenofobo eta moralki gaitzesgarriak, hemengo eta hango agintariek. Gutxinaka, duela urte batzuk esatea ezinezkoak irudituko litzaizkigukeen ideiak ezartzen joan dira gizartean, hazi pozoindu batzuen moduan, ingurua diskurtso erreakzionarioz eta mespretxagarriz josten. 

Galdu da Palestinako triskantzaren dimentsioa, gizatasuna galdu den bezala. Badakigu han urrunean bidezkoa ez den egoera batean daudela, baina badirudi hildakoen zenbakien kopuruak jada ez duela indarrik hilketa masibo hori kanpotik ikusten dugunontzat. Eta hori gutxi balitz bezala, gainera, gure inguruan hura justifikatzen dutenak badira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!