26an, grebara

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2024ko ira. 24a, 18:43

Ekonomia basati honen errtimoak itota garamatza herritarrok aspaldi. 2008ko krisi katastrofiko haren ondorioak oraindik arrastaka daramatzagula, ez dakit zenbat beste krisitan murgildu garen, ez ekonomikoak soilik, sozialak eta klimatikoak ere bai.

Krisia noiz den eta noiz ez adituek zehazten dute, baina ni, aditu horietako bat ez naizen aldetik, sistema bera iruditzen zait krisia. Susmoa dut krisien beldurraren pean biziarazten gaituztela, espiral batean, krisiak amaituko diren itxaropenarekin, baina hamarkadak izan ditugu jada ziurtatzeko krisi faltak ez dakarrela bakerik eta ongizaterik bere osotasunean.

Hezkuntzan jarri nahi dut atentzioa, gizartearen beste alorrak bezala, etengabeko krisiak zeharkatzen baitu. Gaineko lan karga itzelak, arreta egokia eta pertsonalizatua ematea eragozten duten 33 ikasleko ratioak, iruzurra diren lan murriztuak, egun osoko lan zama dutenak, ikas metodo eraginkorrak eta legeari atxikitutakoak diseinatzeko denbora falta…

Horregatik guztiagatik, datorren irailaren 26an hezkuntza greba deitu dute sindikatuek, egun osoko mobilizazioekin. Eskaerak hor daude, baina kasu honetan hamarkadek baino gehiago, historiak erakutsi digu, eskubide horiek lortzeko borrokatzea dagokigula, gure aurrekoek erakutsi bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!