Gatazken kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2024ko eka. 10a, 18:30

Laneko andre heldu batek aurrekoan aipatu zuen guztion aurrean begi bistakoa dirudien zerbait: “Noizbati ikusten baduzue zure lankidea gaizki edo sufritzen dagoela, adi egon behar duzue, ahal duzun moduan laguntza eskaini edo gutxienez hor zaudetela erakutsi”. Ez ziren hitz horiek zehazki izan, baina piska bat moldatu ditut mezua hona ekartzeko. 

Zenbatetan gutxiesten den besteen sufrimendua, ulertzen ez dugulako, muzin egiten diogu, garrantzia kentzen. Eta zuzena litzatekeena, nahiz eta ulertu ez, xamurtasuna eta enpatia erakustea izango litzateke. Edozein espaziotan eta egituratan egon beharko litzateke xamurtasuna. 

Europan gelditu den testuingurua ez da itxaropentsua. Palestinako eta beste hainbat herrialdeetako genoziodioak erdiragarriak dira. Askotan, gaizki sentitzen naiz ongi sentitzeagatik hain mundu basatian. Guztion indarrek horra egon beharko lukete bideratuta, baina ezer gertatuko ez balitz bezala bizi dugun egunerokoan murgildurik gaude, eta pentsatzen dudanean, hipokresia hutsa iruditzen zait. 

Ikusi dut ez garela gai norbanakoon artean gatazkak kudeatzeko, desoroa baita autokritika egitea, besteari entzutea eta beharbada arrazoirik ez duzula onartzea. Erreza da oso bestearekiko gorrotoa garatzea. Continuum baten moduan irudikatzen dut hau, eremu oso txikitatik esfera globaletara doana. Gatazken kudeaketa penagarria eta gaitzesgarria egiten da orokorrean. 

Ez nuke ikasturte hau etsikor amaitu nahi, ez baita nire aldartea, gauzak aldatu ahal diren sienesle amorratua bainaiz, nahiz eta jokoaren arauak hertsiak eta aldaezinak diren, edo diruditen, behintzat, egoera hobe daitekeela uste dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!