Ezusteko eder bat

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2024ko api. 15a, 18:27

Gutxi gehiago esan daiteke Gorka Urbizuren musika berriaz. Soiltasunetik lan handia egin du, errez konektatzeko kantuak dira, zuzen zuzenean barneraino iristen zaizkizun esaldiekin, leunki abestuak, baina hitzak jartzen dizkiotenak gure sentipen eta bizipen askori.

Rokeroak direnek ez dute han topatuko lehengo sugarra, zerbait intimoagoa da, guztiz ezberdina, ez hobea, ez txarragoa, barneko beste tekla batzuk ukitzen dituenak.

Asteburuko kontzertu batez gozatzeko aukera izan nuen, itxaropenak guztiz gainditu zituenak. Ezusteko baten moduan bizi izan nuen, Urbizuk diskoa atera zuen moduan, ezustean, eta espero dezagun halako ezusteko polit gehiago beragandik etortzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!