Askotan gertazen zaigu garbiketan hasi eta pilatu ditugun objektu, arropa eta zaborraz harrituta gelditzen garela. Nola pilatu ditugu hainbeste gauza hain denbora gutxian?
Armairuko apaletegira begiratu eta kamiseta mordoa ikustean naiz kontziente ez garela jabetzen sortzen ditugun materiale eta hondakinen kopuruaz. Ez al zaizue gertatu saltoki handietara joan eta erosleontzako txukun jarrita dagoen guztia nora joanen den pentsatzea?
Urtean zenbaitetan etxean egin behar diren garbiketa handietan ohartzen gara berriz ere horretaz guztiaz.
Horrek, ezinbestean, ikusten ez dugunaz pentsatzera narama, eguneroko hondakinak astean hainbatetan baitaramatzagu edukiontzietara, eta gainetik kentzen ditugu, gureak ez balira bezala.
Etxean dugun guztiaz jabetzen ez garen bezala, uste dut berdin gertatzen zaigula ingurumenarekin, gizakiok sortzen dugun oinazeaz ez gara kontziente, eta ozeanoan edo basamortuetan sortzen diren hondakin pilaketak ikustean harritu eta kezkatu egiten gara.
Orduan ezin dut ekidin penstatzea, ez bagara etxean dugunaz jabetzen, nola ohartuko gara kanpokoaz? Nola izan kontziente gure jardunaren irismenaz?