Erromako inperioa

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2023ko ira. 25a, 17:29

Ez dakit nondik hasi azaltzen Erromako inperioaren inguruan sarean zabaldu den gaiak zenbat harritu nauen, egia ote den gure inguruko gizon zisek astean hainbat alditan pentsatzen dutela horretan. Egia izango? Egin proba.

Birala egin da gaia, baina ez dakit non duen sorburua. Egia dena da gure pentsamenduak oso ezberdinak direla gizarteratu gaituzten moduaren arabera, eta denbora aurrera joan ahala, argiago ikusten dut emakumeok zaintzari oso emanak garela, paradigmak aldatuz doazen arren, pedagogia lan handia egin beharrean ikusten dugu gure burua, ulertarazteko betiereko pribilegiodunei nolakoak izan behar duten harreman osasuntsuek.

Erromako inperioaren afera komikoa iruditu zitzaidan, eta guztiz egia den ez dakit, baina genero arauak islatzen dituen adibide bat ere bada. Burura datorkidan irudia baita emakume arduratu bat harremanaz eta berdintasuna lortze bidean eman beharreko pausuez, eta ondoan Erromako inperioan pentsatzen ari den gizona. Nik ere nire iruditegia berritu beharko nuke beharbada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!