Topaketa antiespezistak

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2023ko mai. 15a, 17:42

Beste urte batez topaketa antiespezistak antolatu ditu Nor antolakundeak, maiatzaren 19tik 21era. Animalien sufrimenduaz, tradizioez, etikaz, gizakion pribilegioez eta abarrez hausnartzeko prada ezin hobea izanen da.

Zaila da askotan ulertaraztea zergatik den garrantzitsua antiespezismoa. Uneko modekin edo hippie-burgesekin parekatu ohi dira animalien mendekotasunaren aurka azaltzen direnak. Animalien askepenerako mugiemenduek erakutsi dute, ostera, bestelako diskriminazioen aurkakoek bezala, jazarpenak elkarloturik daudela, eta jazartzaileak, gainera, ez direla bakarrik gizon zuri boteredun kapitalistak, guk geuk ere jazartzailearen papera izan dezakegula, eta gure ardura dela horretaz konturatu eta jarrerak aldatzra.

Baliabide asko daude horretaz guztiaz hausnartzeko, informazioa non nahi. Baina iruditzen zait animalien aurkako esplotazioarekin ezikusiarena egiten dela gehienetan, eta gure pribilegioak betikotzen dituzten diskurtsoak indartu, animaliak jaten eta jazartzen jarraitzea justifikatzeko. 
Hori dela eta, pozgarria da eta berebiziko garrantzia dutela iruditzen zait NORrek antolatuko topaketek, aberasgarriak izanen baitira, ziur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!