Ezinezko misioa

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2023ko api. 24a, 17:18

Etxebizitzaren legea gora behera, egun, alokairuek dituzten prezioak onartezinak dira. Etxebizitza banestuekin, gainera, trikimailuetan ibiltzen dira norbanakoak eta agentziak. Alde batetik, merkatuak uzten dien gehienezko prezioa ezartzen dute, baina alokairua onartzeko baldintza da altzairuak alokatzeko beste kontratu bat sinatzea. Horrela, guztia batuta, merkatu librean jasoko luketenaren haina ordaindu behar zaie. Aspalditik galdu da gizatasuna etxebizitzen gaian, merkatuak ezarritako erritmoek noizbait gizatasunik izan badute. Ez dira prezioak bakarrik garestiak direla, norgehiagoka latzean borrokatu behar zara zer edo zer duina lortzeko,itxurak egin etxebizitza hori merezi duzun norbait zarela erakusteko, eskubide hori guztiok izan beharko genukeen arren, eta lan bizitza eredugarria izan, edozer gertatuta ere ordaindu ahalko duzula frogatzeko. Ia ia ezinezko misioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!