Asteburu gogoangarria izan da honakoa. Hertzainaken kontzertua, Hatortxu Rock eta Bertso Txapelketa Nagusiaren finala.
Jendea bertsotan askotan entzunagatik, oholtzan erakusten duten gaitasunak harritzen jarraitzen nau. Nire miresmenik handiena bertan izan ziren 8 finalistekiko, baita munduko bertsolari guztiekiko ere.
Irria eta negarra eragiteko gai dira bertso batetik bestera, modu ironiko eta azkarrean azaleratzen dute umorea, bikainki hartzen dute paper bat edo beste, eta azkura eragiten duten gaiei heltzen diete askotan. Bertso finalak utzi zituen mezu andana, eta hor ere erakutsi zuten bertsolariek eta gerturatutako milaka entzulek zerekiko konpromisoa duten.
Maitasuna bor-borka, zein konplizitate polita duten guztiek, eta hori ere iraultzailea da. Zorionak Maialen eta gainontzeko guztiak. Ez luke zertan izan behar, baina bada aldarrikapen gune bat, eta zorte handia da hori bizi ahal izatea, hainbeste emozioren bueltan.