Zezenketei ez

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2022ko mai. 30a, 18:20

Artista batek uko egin dio peña batean jotzeari zezenketetara joatearekin ez dagoelako ados. Ez da eztabaida berria, afera hau hamarladatan eztabaidatu da, baina sona hartzen ari da eta ez da gutxiagorako.

Ez da zilegia animaliak ongi pasatzeko erabiltzea, objektuak balira bezala. Jaiak ospatzeko mila modu daude, eta nire irudiz, horrek ez luke izan behar.

Musikariak peñan jotzeari uko egin izana, gizartearen zati handi batek zezenketekiko sentitzen dugun gaitzespenaren isla da.

Sufrimendua eragiten duen, kakots artean, "ikuskizuna", arbuiatu beharko genuke, ezin zaiolako horri gailendu gizakiaren interes espezifikoa halako ekintza batera joateko. Sanferminek beste balio batzuk aldarrikatzeko gune izan behar dute, hala nola, berdintasuna, euskalzaletasuna edota aniztasuna. Hori ez dator bat animaliak sufriarazteko gune izatearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!