Euskara balioetsi

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2022ko mai. 9a, 19:25

Zertarako hainbeste hamarkadako lana euskararen alde, berriz gutxietxi nahi badute hikuntza? Noraino irits daiteke euskarafobia?

Politika ez doa argiki gizartearen garapenarekin bat zentzu horretan, eskubideak ukatzen ari baitzaizkigu euskaldunoi, eta inklusioaren eta aniztasunaren alde egin arren, kontrako norantza hartu du Nafarroako Gobernuak.

Tamalgarria eta amorragarria da, esparru pribatura nahi dutelako mugatu euskararen erabilera, baliorik ez balu bezala.

Gero oroitzen naiz zenbat jende jator dagoen euskararen alde lanean eta horren aldeko apustua egiten, eta trabak traba, borrokan jarraituko dugula, eta ez dugula etsiko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!