Gizonak gizonkeriatan

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2022ko mar. 28a, 18:10

Oskar sari ospetsuek utzi dizkiguten berrien artean sona handiena izan du will Smithek aurkezleari emandako zartakoak, bere emazte Jada Pinketten alopeziarekin umorea egin duenean.

Behin bainoa ezin izan ditut irudiak ikusi, bortitza baita erasoa. Nahiz eta txantxa hori, zerbait erratearren, zaharra eta patriarkala izan, emakumearen itxura mespretxatzea baitu oinarrian, ezerk ez du justifikatzen halako jipoia. Egia da umorearen mugez eztabaida daitekeela, txantxa egokia zen edo ez eta adierazpen askatasunaz. Pinketten alopeziarekin umorea egitea, nire irudiz, ez zen aproposa izan, umorea nondik egiten den eta zeini egiten zaion hartu behar da kontuan hura zilegi den baieztatzeko. Nahiago dut umore subertsibo bat, kontrako noranzkoan doana, behetik gora, baina sektore diskriminatuek, halako umorea jasaten jarraituko dute, umoreak erridikulizatzen dituelako, azpiratu eta kontrolatu ere bai.

Dena den, horrek ez du zaplastekoa justifikatzen, inolaz ere, eta indarkeriaren espiralean bizi garen mundu honetan, ez dira halako egoerak normalizatu behar. Eta inor ez dadin mindua sentitu, baina burura etorri zaidan lehen pentsamendua hau izan da: gizonak gizonkeriatan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!