Iragan ostegunean aurkeztu genuen Izarbeibarko Mankomunitatean Korrikaren aurtengo edizioa, ekintzaz josita datorrena. Hori ez zen lana bakarrik izan, gogoz egiten baititugu ekimenaren baitako ekintza guztiak.
Korrikan noizbait parte hartu duen guztiak aipatzen du zeinen ziraragarria den lasterketara batzen garenean. Lagunekin noiz etorriko itxarotea, furgonetan doazenen kantuei jarraitzea eta distantzian inoiz baino gehiago korrika egitea. Korrikak zerbait badu, zera da: berdin du urtean egiten duzun kirola, asko edo gutxi, ez du axola, zeren guztiok animatzen gaitu ahalik eta gehien irautera ibilbidean.
Euskararen eta zirrararen inguruan batzen da jendea. Pozgarria da ikustea duela urte batzuk hizkuntza mesfidantzaz begiratzen zioten horiek, jakin-minez hurbiltzen direla hainbesteko ilusioz hartzen dugun ekimen honetaz gehiago jakitera, Euren iruditegian txip aldaketa bat izan da, piskanakakoa, euskararekiko jarrera neurri batean aldatzeraino. Euskara sentipen eta ideia baikorrekin lotzen hasiak dira. Hori somatu nuen mankomunitateko aurkezpenan, eta bidea oraindik luzea bada ere, ongi urratzen ari garen seinale da.