Gerra lehendik ere bazen. Munduko hainbat lekutan, baina Ukrainia eta Errusiaren artean ere bai. Lokalizatua zen, ordea; Donbassen. Urteak daramatzate gerran, zibilak hil dituzte, eta bere garaian hedabideetako lehen lerroan izanagatik, handik gutxira ahaztu zitzaigun hura. Afganistan, Yemen edo Saharakoa bezala.
Egia da ezin dela ukatu gerrak hartu duen dimentsioa, munduko herrialde boteretsu askoren botere politiko eta faktikoek horren aurrean jarrera bat hartu beharra dute, mehatxuak jaurtitzen dizkiote elkarri, hedabide batzuk debekatuko zituela adierazi zuen Von der Leyenek, eta frustagarria da konturatzea norbanakook horren guztiaren mende gaudela.
Kontuz izan behar dugu nondik kontsumitzen dugun informazioa, orain hedabideak polarizatuko baitira, eta Errusia ez da deabrua, ezta Ukrainia santua ere. Orain gertatu dena ulertzeko urteak egin behar da atzera, gatazka guztietan bezala. Eta orokorrean, egoera erdigarria da ikustea nola trajedun gizon batzuek erabakiko duten milioika bitanleren etorkizuna zein izanen den, bizitzak suntsitzea albo-kalte baitira.