Etxekotu

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2021ko mai. 24a, 14:33

Bizitza , ohiturak, gustuak koronabirusak aldatu dituen ez dakit. Lagun batek dio, pandemiara ahal izan dugun moduan egokitu garen bezala berreskuratuko dugula normaltasuna.

Orbanak utziko dizkigula argi dago, zortea izan eta birus madarikatuak harrapatu ez gaituonongan, gutxiago. Eta hortik harago, ebidentziak daude askoren osasun mentala kaltetua aterako dela egoera honetatik, indartsuago ere behar bada. 

Nik zalantzak ditut lehengo normaltasun hori guztiz berreskuratuko dudan. Iruditzen zait etxera jo dudala, etxekotu naizela. Ez naiz ari etxetik ez ateratzeaz, inoiz baino gutxiago bainago etxe barruan (konfinamenduaren albo-ondorioetako bat da, agian). Baina kanpoan bizitzearena eta bizi esperientzien bila beste hiri batzuetara mugitzearen grin hori piska bat apaldu zait jada. Zentzu horretan etxekotu naiz. Lehentasunak aldatu ditut, hori izan daiteke, eta gertukoekin egotea da orain nahi dudana, beste toki batek eskain diezadaketan berritasuna eta emozioa baino. Ez dut gertukoenen egunerokoa galdu nahi, denbora iragan nahi dut eurekin. Eta etxe barruan gutxitan gelditzen naizen honetan, inoiz baino etxekotuago sentitzen naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!