Hau dut aurtengo azken kolaborazioa. Hau bai urtea! Topikoa bada ere, zenbatetan errepikatzen diogun elkarri: nork espero zezakeen halakorik! Eta honetaz hala hitz egin dezaket, lasai eta drama handirik gabe, pandemia honetan zortedun-pribilegioduna izan naizelako, zailtasunak zailtasun. Hainbat buruko ohar urte berrirako.
- Koronabirusa sahiestu dut, baita inguruko gehienek ere, eta arduraz jokatzen jarraitzeko obligazioa dugu. Gizarteko zaurgarrienak, koronabirusak gehien kolpatu dituenak, helduenak, alegia, babesteko obligazioa. Eta gazteagoak direnak ere, noski. Baina pribilegioen jerarkian, helduak daude galtzekotan, osasun pribatua ordaintzen ez baduzu, behintzat.
- Lanak ez diezazula hainbeste eragin, ez hartu hain modu pertsonalean.
- Zaindu ingurukoak, eta ulertu une zailak pasatzen ari ahalko direla.
- Ez erori apatian eta indiferentzian, gizarteak aldaketa behar du!
Urte arrunt batean nire buruari emanen nizkioken aholku berberak dira, baina inoiz baino zentzu gehiago dute orain.
Urte berri aurreratu on guztioi!