Haurren arteko elkarrizketa xelebre bat

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva

Hiru urteko bi neskari ondokoa entzun nien aurrekoan, besterik gabe, honat dakart xelebrea iruditu zitzaidalako, eta haurren elkarrizketek harritzen nautelako askotan. Izenak ez dira benetakoak:

- Olaia, helduak erotuak daude.

- Zergatik, Amaia?

- Aitak goizean maskara jartzeko erran dit. Klasera iritsi gara, eta andereñoak kentzeko erran digu. Baina berak ez du kendu, jantzita utzi du. Zuri gustatzen zaizu maskara eramatea?

- Niri ez. Zuri?

- Niri ere ez. Ez dut berriz jantziko.

- Erranen diogu Xabiri txakurrarena egiteko?

- Bai, gozean. 

Maskara jantzita joan dira korrika, eta Xabi atzetik txakurrarena egiten, zaunka. Haurrak mundialak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!