Barruak nahasten ditu Geroge Floyden hilketa erakusten duen bideoak, Derek Chauvinen eskuetan. Lazgarria da beste polizia bertan axolagabetasunez ikustea.
Ikusi ditugu Estatu Batuetan kaleak erretzen, biztanleak asaldatuta. Ez da gutxiagorako. Mundu osoa zeharkatzen du amorruak.
Ez bakarrik Floyd hil dutenen aurka, euren inpunitatea babesten duten horien guztien boterea salatzeko ere bai. Ez dira kasu bakanak. Polizien bortizkeria beltzekiko sistematikoa da, diskriminazioa estrukturala delako, eta ezdatza burua joan zaien norbanakoetan.
Eta hemen ez dago erdibiderik. Arrazismoaren aurkako jarrera egunero landu beharreko balio bat da. Egoerak posizionatzea eskatzen du, entzungorrarena egiteak jazarleen konplize bilakatzen baitu norbanakoa.