Faltan botatzea

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2019ko urr. 28a, 15:11

Faltan bota daiteke asko. Pertsonak, hiriak, bizipenak, sentsazioak, denborak distortsionatu dituen oroitzapenen esperientziak, edo oroitzapenek distortsionatu duten kide hura.

Irudiak pixkana doaz lausotzen eta soilik gelditzen dira buruak zirriborratutako argazki iheskor bi. Une horiei saiaturik atxikitzen, emozioak bakarrik gelditzen dira eskuartean. Pixkanaka itzaltzen doazen taupadak dira oroitzapenak, noizbehinka bihozkada bortitzek biziarazten dituztenak, baretzean berriro desagerrarazteko.

Berezkoa dugu faltan botatzea, areago bizipenak metatzen direlarik.

Faltan bota daiteke tristuraz, erabaki gabeko egoerak beharturik. Edo pozez, alai, iraganak utzitako arrasto atseginagatik. 

Aurrekoan bideo bat aurkitu nuen telefonoan, duela ez askoko iraganeko "ni"a, barrezka, lagunartean, ziurrenik inoiz errepikatuko ez den hitzordu batean. Zenbaterino eta zenbat denboraz bota daitekeen faltan galdetu diot nire buruari. Triste edo alai, ez dakit.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!